XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hezkuntza erreforma ez da ondo errotu irakasleen baitan, eta oraindik ez dakigu zelako eragingarritasuna izan dezakeen. Agerian dago Ingurugiroaren Esperimentazio eta Ikerketa Didaktikorako Zentrorik ez egotea (Biosfera Erreserbaren eremuari laguntzeko) faktore erabakigarria izan dela horretan.

Hezkuntza eremuan irakasleei buruz egindako balorazioan, motibazio eta bitartekorik ez egotea nabarmentzen da, salbuespenak salbuespen, Ingurugiro Heziketari loturiko jarduerak egiteari dagokionez.

Ingurugiro Heziketari loturiko taldeek eta gizarte agenteek zenbait lan egin dituzte, baina horiek oraindik ez zaizkio behar bezala jendeari helarazi. Beraz, material didaktiko gaurkotu eta kalitatezkoak behar dira, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruz.

2.3.3.2. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ikasleak

Ikaslerik gehienak ingurugiro jarduerak egitearen aldekoak dira eta esaten dute halako jarduera gehiago egin beharko liratekeela. Horrek, a priori behintzat, aditzera ematen du ikasleek irakasleek baino motibazio handiagoa dutela Ingurugiro Heziketako jarduerak egiteko.

Agerian dago ikasleek ez dituztela Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren kontzeptua eta lurraldea ezagutzen.

Berari buruz zeozer entzun dutenek naturari lotuta aurkezten dute beti Urdaibai. Izan ere, gehienek ekologi taldeekin lotzen dute Biosfera Erreserba izena.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruz ikasleek eta irakasleek jaso duten oinarrizko mezua ondoko berbetan oinarritzen da: kontserbazioa, babesa eta murrizketa.

Biosfera erreserbari buruz jasotako informazioa komunikabideetatik edota talde zehatzen batetik datorkie batik bat. Gutxik entzun dute ezer ikastetxean Biosfera Erreserbari buruz.

Ikasleek nolabaiteko sentikortasuna dute ingurugiro arazoekin. Hala ere, ez dute uste euren partaidetzak horiek konpontzen lagun dezakeenik. Hori dela eta, beste pertsona batzuei uzten diete erantzukizuna, talde ekologistei batez ere.

D eredua euskara hutsezkoa nagusi da, Lehen Hezkuntzan batik bat.

2.3.3.3. Irakaskuntzari loturiko gizarte agenteak

Sindikatuek eta Ikasleen Guraso Elkarteek, ez dute uste ingurugiro arazoak euren interes eta jardueren zati direnik.

Baserri-eskolek eta Ingurugiro Hezkuntzari loturiko gainerako taldeek hobeto ezagutzen dute izendapenaren prozesu osoa, baita lurraldeak natura eta kulturaren aldetik dituen baloreak ere.